Alkartasunak koplatan ospatuko du Santa Ageda bezpera
Antxoko euskal dantza taldeak barrutiko tabernak bertso doinuez beteko ditu otsailaren 4an, 19:00etatik aurrera.

Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak barrutiko tabernak bertso doinuez beteko ditu otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. Alkartasunako kideak 19:00etan abiatuko dira Blas de Lezoko lokaletik, eta tabernaz taberna arituko dira bertsotan. Kantaldiaren ondoren, sagardotegira joango dira afaltzera.