Azeri Dantzan parte hartzera deitu dituzte herritarrak
Entseguak otsailaren 12, 19 eta 26an egingo dituzte Merkatuzarren.

Ereintza Dantza Taldea Inauterietara begira jarri da dagoeneko. izan ere, Azeri Dantza eta Sardinaren Ehorzketa antolatuko ditu aurten ere. Hori horrela, deia zabaldu du eta herritarrak deitu Azeri Dantzan parte hartzera.
Horretarako hiru entsegu egun ondu ditu dantza taldeak: otsailaren 12, 19 eta 26an izango dira Merkatuzarren, 19:30ean hasita. Azeri dantza, otsailaren 27an izango da. Izena emateko bi baldintza jarri ditu Ereintza Dantza Taldeak: 18 urte beteak izatea, eta entseguetara joatea. Izena emateko galdetegia sortu du Ereintzak (klik hemen). Otsailaren 5a izango da izena emateko azken eguna.