Otsaileko aisialdirako agenda argitaratu du Oiartzungo Udalak
Kuestazioa; Kontxa Murgiaren omenaldia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia daude, besteak beste, otsaileko ekintzen artean.

Otsailaren 22an izango da kuestazioa; hortaz, auzoetan hasi dira prestaketa lanekin. Bezperan, otsailaren 21ean, jaitsiko dira Kataxulotik, eta hiru egunez herri osoan zehar festa eta bihurrikeriak izango dira nagusi. Otsailaren 23an egingo dute kobazulora buelta. Ildo horretatik, Ihoteak prestatzeko zenbait ekintza antolatu dituzte otsailerako, zakuak josteko tailerra eta dantza entseguak, kasu.
Horretaz guztiaz gain, ordea, beste dozenaka ekitaldi ere antolatu dituzte urteko bigarren hilabeterako, eta horietako batzuk zerrendatu ditu udalak.
Lehena asteburu honetan izango da, bihar (hilak 31) eta otsailaren lehenean Kontxa Murgia omenduko baitute. Daniel Castelao Galiziako abertzaletasunaren bultzatzaile izan zenaren ama oroitu eta Euskal Herria eta Galizia “modu berezian” lotuko dituzte.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia; txangoak; mendi bueltak; aurresku txapelketa; kontzertuak; antzerkiak eta beste zenbait ekintzak ere osatzen dute otsaileko aisialdirako agenda.
Agenda osoa hemen aurki daiteke.