Podemos Euskadi: "Errenteriak funtsezko urratsa egin du etxebizitza eskubidea bermatzeko borrokan"
Koalizio morearentzat "lorpen erabakigarria" da izendapena herritarrentzako.

Gaurtik tentsionatutako eremua da Errenteria-Orereta. Gaur publikatu da Espainiako Aldizkari Ofizialean izendapen hori, eta hortaz, udalerria da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izendapena jaso duen lehena. Podemos Euskadik balorazioa egin du. Moreek adierazi dute, Errenteriak “funtsezko urratsa” egin duela etxebizitza eskubidea bermatzeko “borrokan” eta nabarmen jarri dute alokairuaren preziok “arautzea” eta higiezinen “espekulazioa” geldiaraztea ahalbidetuko duela izendapenak.
Herritarrentzat aurrerapen “erabakigarritzat” jo du Podemos Euskadik: “Neurriak prezioei eustea erraztuko du eta saihestuko du jabe handien eta inbertsio funts handien errentarien kontura irabaziak lortzen jarraitzea”. Maite Gartzia Errenteriako alkateorde eta Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren ondokoa “pozik” azaldu da erabakiarekin: “Etxeak bizitzeko dira, ez gutxi batzuk aberasteko. Ez dugu onartuko funts putreak eta errentari handiak jendearen kontura irabaziak lortzen jarraitzea. Errenteria bizitzeko hiria izan dadin lanean jarraituko dugu”.
Alokairuaren ordainketa dela familien gastu nagusia esan du Podemosek, “azken urteetako etengabeko igoerak zailtasun ekonomiko larriak eragin dizkio pertsona askori. Nahikoa da. Eremu tentsionatu izendapenak egoera iraultzeko tresnak ematen dizkigu, baina badakigu hau hasiera besterik ez dela. Etxebizitza bat izateko eskubidearen alde lanean jarraituko dugu”.