Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakume eskorgariak betikotu dituzte

Pasaiako Berdintasun Mahaiaren ekimenez, emakume eskorgarien omenezko mural bat margotu dute Trintxerpen. Mahaiaren helburua da Pasaiako emakumeen memoria jasotzea eta ahanzturan ez gelditzea.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/01/31

Pasaiako Berdintasun Mahaiaren ekimenez, emakume eskorgarien omenezko mural bat margotu du Berexiart artistak Trintxerpen, Pasaiako Udal Euskaltegiaren parean. Artistak hasitako murala Pasaiako emakumeek bukatu zuten iragan ostiralean, eta haiei esker emakume eskorgarien memoria betikotu da Trintxerpeko horma horretan.

Laura Re Lozano Pasaiako Udaleko zinegotziak eta Berdintasun Mahaiko kideak adierazi du Berdintasun Mahaian aspaldi egin zutela Pasaiako emakumeen memoria jasotzeko planteamendua. Ideia horretatik abiatuta, Pasaiako Udal Artxibora jo zuten, eta hainbat argazki topatu zituzten bilaketa horretan; horietako bat da emakume eskorgariena. Emakume horiek ezagututa, haien inguruko informazioa biltzen hasi zirela kontatu du udal hautetsiak, eta ikusi zuten portuaren bueltan egiten zutela lan, zamalanak egiten, zamak eskorgetan garraiatzen. Emakume horiek, gehienbat, Trintxerpeko zonaldean kokatzen zirela baietsi du Rek; horregatik egin dute murala Trintxerpen. Margotutako muralean eskorgariak irudikatu dituzte, eta mural hori Rek aipatutako argazkian oinarrituta dagoela jakinarazi du Clara Barbier Bekoz Bekoko eta Berdintasun Mahaiko kideak. Argazki horretan emakumeak zamalanak egiten ageri dira.

Beste leku batzuetan gizonek egiten zuten lana Pasaian emakumeek egiten zutela nabarmendu du udal ordezkariak. Haien egiteko nagusia zen itsasontzietako produktuak kargatu eta deskargatzea, eta zamak portuko puntu batetik bestera garraiatzea, eskorgen laguntzaz. Lan gogorra zen emakume horiena. 

Pasaiako portuaren historia emakumeen lanik gabe ezin dela ulertu adierazi du Itziar Goienetxea Bixi-Bixiko eta Berdintasun Mahaiko kideak. «Beraien lan eta erresistentziarik gabe gaurko Pasaiako portuaren historia bestelakoa izango zen. Portuko historia ezin da ulertu emakume guztien esfortzurik gabe», esan du Goienetxeak. Portuaren bilakaeran emakumeak funtsezkoak izan baziren ere, haien lana ez dela errekonozitua izan nabarmendu dute Rek, Barbierrek eta Goienetxeak. Lan ez kualifikatua zen eskorgariena, eta oso gaizki ordainduta zegoen.

Ahanzturan ez gelditzeko
Murala emakume horien historia ahanzturan ez gelditzeko sortu da. Emakumeen bizipenak sarritan ezkutuan geratzen direla salatu du Rek, eta ezkutuan gelditzeak esan nahi du historiaren zati bat galtzen dela: «Beti esaten da emakumeok ez garela egon historian zehar, eta kontua da ezkutuan egon garela edo gure eginkizunak ezabatu direla». Barbierrek argi du errekonozituak izan ez diren arren, emakumeak beti hor egon direla, eta eskorgarien historia bizirik mantenduko da Trintxerpeko horma horretan. Ildo beretik, Goienetxeak goratu du obra hori emakume horien oroigarri iraunkor moduan gordeko dela hemendik aurrera. Muralean eskorgariak irudikatu badituzte ere, portuan ere batelerak, arraina deskargatzen eta manipulatzen zuten emakumeak, saregileak edota itsasoko produktuak saltzen zituzten emakumeak zeudela gogorarazi du Bixi-Bixiko kideak. «Eskorgarien gaia aukeratu dugu, baina horiei guztiei begirako irudi bat da. Portua ezin da ulertu emakumeen lanik gabe. Emakume haiek justiziazko sinbolo gisa itsatsi ditugu».

Trintxerpekoa lehena izan den arren, azkena ez izatea nahi du Pasaiako Berdintasun Mahaiak, lanean ari baitira beste barrutietan ere emakumeen omenezko muralak sortzeko. Eskorgarien muralaren esperientzia betegarria izan dela aitortu dute hiruek.

Erlazionatutako edukiaIkusezin izan diren emakumeen lana aldarrikatzeko, muralaEmakume eskorgariak gogoan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.