Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eltxoak uxatzeko produktua sortu dute Don Boscon

Egindakoa Peruko Goi Piura zonaldera bidaliko dute, han izan ziren uholdeengatik denge epidemia dutelako. GKE-ekin elkarlanean garatu dute egitasmoa.

Denge gaixotasunari aurre egiten ari dira Peruko Goi Piura zonaldean.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2025/01/31

Don Bosco LHII prestakuntza publikoko Kimika saileko Produktu Farmazeutiko, Bioteknologiako et Antzekoen Fabrikaziorako goi mailako prestakuntza zikloko bigarren mailako ikasleek eltxoak gizakietatik uxatzeko produktua egin dute. Egindakoa Perura bideratuko dute, han denge epidemiari aurre egiteko. Egoiazia eta Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeekin (GKE) batera landu dute egitasmoa. Dengea eltxoen bitartez zabaltzen da, besteak beste.

Iaz uholdeak izan ziren Peruko Goi Piura zonaldean. Horren ondorioz, denge epidemia dute han. Hala, “benetako arazo bati erantzun azkar eta eraginkorra” emateko erronka hartu zuten lanbide hezkuntza zentroko ikasleek, “bokazio sozial eta solidario argia izan du egitasmoak” azaldu dute Don Boscotik. ETHAZI metodologia erabili dute uxatzailea sortzeko, erronketan oinarritutakoa hura. “Metodologia hori arrakastaz ezarrita dago ikastetxean duela zenbait urtetik”.

Egoaizia eta Zabalketa GKE-en bidez ikasleek jaki dute zein den Peruko zonalde horren errealitatea, eta horren jakitun landu dute eltxoei aurre egiteko produktua.

Garapena
Forma farmazeutiko likido eta erdi-solidoei buruzko beharrezko ezagutzak eskuratu ondoren, ikasleek eltxo uxatzaile proposamenak fabrikatu zituzten laborategi eskalan, eta aukeratutako formula bat sortu zuten eskala handian produktua egiteko. “Peruko baliabideak hemengoen berdinak ez direla kontuan hartuta, ikasleek Hego Amerikako lehengaietatik abiatuta landu daitezkeen uxatzeko formula alternatiboak ere landu dituzte. Gainera, lankidetzari esker, bideo-dei bat egin ahal izan da Peruko CIPCAko (Nekazarien Ikerketa eta Sustapenerako Zentroa) zuzendariarekin, eta proposamenean sortutako galderak eta zalantzak argitu ahal izan dira”, azaldu dute ikastetxetik.

Azkenik, Tecnaliak Azpeitian duen egoitzan dagoen bioefizientziako laborategira egindako bisita aprobetxatuz, ikasleek fabrikatutako formulen eraginkortasuna aztertzeko aukera izan zuten.

Erronkaren azken egunean, taldeek emaitzak aurkeztu zizkieten Egoaiziako eta Zabalketako kideei: denge epidemia Piura Garaian testuinguruan kokatzea, eltxo-uxatzaile ontziratua eta etiketatua, uxatzailearen formulazioa eta fabrikazio urratsak; baita Piurako herritarrei zuzendutako produktuaren prospektua eta komunikazio kanpaina ere (liburuxkak, abestiak, kartelak…). Erronkan sortutako ezagutza eta material guztia Egoaiziak eta Zabalketak jaso dute, Peruko lankideei helarazi eta erabili ahal izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.