Osasungintza publikoaren aldeko manifestaziorako deia egin dute
Osasungintza Publikoa Aurrera Herri Plataformak deituta, manifestazioak egingo dituzte bihar Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Osasungintza Publikoa Aurrera Herri Plataformak deituta, «konponbide errealak eta egiturazkoak» exijituko dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen bihar. Manifestazio bana egingo dute hiriburu horietan. Donostiakoa, zehazki, Bulebarretik irtengo da 17:00etan. Bertara joateko deia egin die Duintasuna elkarteak Oarsoaldeko biztanleei.
Deialdiaren berri emateko, eta bertara herritarrak joan daitezela eskatzeko, propaganda banatzen izan dira hainbat lagun goizean Errenteria-Oreretako Iztietako anbulatorioaren parean. Kartelak ere jarri dituzte Osakidetzaren egoitza horretan.