Itsastarrak Mendi Taldea, Nafarroara
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak Goizueta eta Arantzara joango dira otsailaren 9an. Bi ibilbide proposatu dituzte: luzea, 20 kilometrokoa, eta motzagoa, 11,5 kilometrokoa.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Nafarroara joango dira otsailaren 9an (igandea). Mendizaleak 07:00etan irtengo dira autobusez Trintxerpeko kaitik, eta Garberan ere jendea jasoko dute, 07:05ean. Irteerak 18 euroko prezioa du bazkideentzat eta 20 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Mendizale taldeek bi ibilbide proposatu dituzte datorren iganderako: luzea, 20 kilometrokoa, eta motzagoa, 11,5 kilometrokoa. Ibilbide luzea Goizuetan hasi eta Arantzan bukatuko da. 1.490 metroko desnibel positiboa du, eta 8 ordu inguruko iraupena izatea aurreikusi dute mendizaleek. Ibilbide motzagoa, aldiz, Arantzan hasi eta bukatuko da. Ibilbide horrek 440 metroko desnibel positiboa du, eta 5 orduko iraupena izatea aurreikusi dute. Izen emateak galdetegi bidez egin behar dira.