Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'San Juan' baleontzia iraultza da

XVI. mendeko baleontzia da 'San Juan', Pasaian eraikia. Ternuara joaten ziren zama ontzi transozeanikoen adibide bat da, eta Red Bayn hondoratu zen 1565ean. Albaola itsasontzia eraikitzen ari da, eta bukatzean Kanadara joan nahi dute nabigatzen.

Xabier Agote San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian, 'San Juan' ontziaren aurrean.Imanol Saiz Gomez de Segura.
Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2025/01/31

Euskal Herriko gizarteak bertako itsas iragana ezagutzen ez zuela iritzita, Albaola sortzeko eta ondoren San Juan baleontziaren erreplika egiteko pausua eman zuen Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Bertako gidari da Xabier Agote. “Euskal itsasoaren iragana bereziki garrantzitsua izan da; nazioartean transzendentzia izan du euskaldunen itsas iraganak, eta askotan esaten da euskaldunak izan zirela lehenak gizarteari ozeanoak zabaltzen”, azaldu du. Lorpen handia dela dirudi horrela begiratuta, baina, beste behin, ahaztua ere izan da. “Gure historia, euskal izaera eta euskal kultura gutxietsiak izan dira. Haurra nintzenean euskara marjinala zen, euskal nortasuna bezalaxe. Ondorioz, gure lana galtzera ere iritsi ginen. Ez dugu gure memoria historikoa ezagutzen, eta Albaolaren helburua izan da hasieratik hori konpontzea itsas ondareen alorrean”, kontatu du Agotek. San Juan baleontziaren eraikitze prozesua ildo horretatik doa. Azken fasean da.

XVI. mendean eraiki zuten Pasaian San Juan baleontzia, eta Euskal Herritik Ternuara joaten ziren ontzi transozeanikoen adibideetako bat da. Baina, 1565ean, Red Bay-n, Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean hondoratu zen. Parcs Canadako arkeologoen ikerkuntza lanari esker, 1978an aurkitu zuten itsasontzia Red Bay herritik gertu, hamar metroko sakonean eta harri zein sedimentu geruza lodi batez estalita. Itsasontzia aurkitu izana gauza handia zela bazekiten, baina harridura nagusitu zen arkeologoengan baleontziaren piezak ikusi zituztenean, “ordura arte munduan ondoen kontserbatuta zegoen XVI. mendeko ontzi transozeanikoa” baitzen.

‘San Juan’ baleontziaren sortze prozesuko irudi bat. Argazkia: Mendi Urruzuno.

Itsasontzia ikertzeko aukera “ezin hobea” zela ikusi zuten ikerlariek; ondorioz, behar bezala aztertzeko asmoz, banan-banan atera zituzten piezak urpetik. Zortzi urte eman zituzten itsasontzia industen, eta pieza guztiak ateratzen, neurriak hartzen, argazkiak egiten… Beste hogeita bi urte eman zituzten pieza horiek guztiak elkarrekin lotzen maketa askoren bidez. 

Nabarmendu beharrekoa da lorpen hori “oso garrantzitsua” izan zela, horri esker lortu baitzuten garai horretako itsasontzi baten planoak egitea, lehen aldiz, planorik gabe egiten baitzituzten ordura arte itsasontziak. “Ikerketa hori bukatzerakoan planoak eman zizkiguten, baina baldintza batekin: itsasontzia garai horretako ezaugarri berdinekin eraiki behar genuen, eta konpromiso hori hartu genuen”. 

Eta horra, 2015ean jaso zuen San Juan-en egitasmoak UNESCOren babesa. 

Itsasorekiko obsesiotik, Albaola 
Donostiarra da Albaolaren sortzailea. “Itsasoarekin obsesionatuta nengoen haurra nintzenean, Donostiako portuan zegoen giroak erakartzen ninduen”, azaldu du ildo horretatik Agotek. Baina, gaur egungoarekin alderatuz gero, “beste mundu bat zen” garaiko portua. Are, portu guztietako itsasontziak egurrezkoak ziren. Haatik, denborak aurrera egin, eta eraikuntzako materialak aldatzen ari zirela sumatu zuen, eta nerabezaroan murgildu zenerako itsasontzi ia guztiak plastikozkoekin ordezkatu zituzten. “Aldaketa hori gaizki eraman nuen, eta orduan erabaki nuen lanbide hori ikasi nahi nuela”.

Alabaina, Agoteren zorigaiztorako, ez zuen lanbidea sorterrian ikasteko aukerarik izan, ordurako itxita baitzeuden ontziolak. “Tira, baziren adineko ontzigileak, baina giroarekin nazkatuta zeuden”, gehitu du. Gauzak horrela, kanpora joan zen itsas museo batetara lanbidea ikastera. Ikuspegi museografiko batetik ikasi zuen lanbidea; ondarearen baliotik, alegia. 

Hala ere, 1985ean –21 urte zituela– egin zuen klik donostiarraren buruak. National Geographic aldizkariaren ale bat jaso zuen [Albaolako bulegoan du gordeta], eta horrela zioen azalak: ‘XVI. mendeko euskal baleazaleak Ameriketan’. Aldizkariko artikulu nagusia San Juan-i eta euskal baleazaleei eskainia zen. “Konturatu nintzen itsasontzien atzean sekulako kontakizuna eta historia zegoela, eta hau guztia muntatzeko erabakia hartu nuen”. Handik urte batzuetara, 1997an, sortu zuen Albaola, “kultur iraultza bat” egiteko, “Euskal Herriaren jenialtasun hori guztia ahaztuta zegoen eta”.

1813an Donostia suntsitu zuten, eta Agoteren hitzetan hor hasi zen Euskal Herriaren gainbehera itsas potentzia gisa. “Hor hasi ginen itsasoari bizkarra ematen, eta lurrari arreta gehiagorekin begiratzen. Gure izaera eta handitasuna mendeetan zehar itsasoan egon da, eta noski, horretarako itsasontziak egin behar dira. Euskal Herrian ez zegoen nekazaritzarik; hemen ez dira jakiak ekoiztu, burdingintzan eta egurgintzan oso garatuta zegoen testuinguru industrial batean oinarritzen zen gurea”, gehitu du. 

Ondorioz, burdina eta egurra erabiliz egiten zituzten portuetan itsasontziak. “Eskura zituzten baliabideak, eta maisutasunez eraikitzen zituzten ontziak. Gure itsasoa oso gogorra da beste leku batzuetakoekin alderatuta, eta ontzi oso onak egiten zituzten. Gure kostaldearen ezaugarria da arrantzaleak urrunera joan behar izan dutela; ez da Galiziako kostaldea bezala, bertan dute arraina”, jarraitu du.

‘San Juan’ baleontziaren sortze prozesuko irudi bat. Argazkia: Mendi Urruzuno.

Agotek sentitzen zuen herri triste bat zela Euskal Herria, baina halako batean konturatu zen arreta jarriz eta euskal historia miatuz kontakizuna bestelakoa, itzela zela, eta historia hori guztia berreskuratu eta kontatu egin behar zela. “Hori kontatzeko sortu genuen Albaola. Txikitik sortutako proiektu bat da, herritarrok sortua, eta gaur egun Euskal Herriaz gain, nazioartean ere Albaola euskal ondarearen erreferente nagusia da”. Ildo horretatik, pozik agertu da, jendeak “gure lanari esker” ikasi baitu San Juan zer den, zer istorio duen, zein den bere testuingurua… 

Pasaian kokatutako Itsas Kultur Faktoriak itsasontzien bidez egiten ditu kontakizunak, eta San Juan-ena haien proiektu bakarra ez bada ere, proiektu nagusia da. Urteak daramatzate horretan lanean.  “Gaur egun ia bukatuta dago. Goialdean falta zaigu zerbait, eta aurten kaskoa bera egina izango dugu. Hala ere, horrekin ez da lana bukatuta egongo, mastak landuko ditugulako gero. Gainera, balea txalupak, belak, sokak, marinelen arropak, tresnak… egin behar ditugu. Gauza asko egin behar ditugu oraindik baleontzia nabigatzeko moduan egoteko”. Alabaina, balea txalupak izan ziren Albaolan lehenbizi sortu zituztenak, San Juan-aren balea txalupak, alegia. 

Garai bateko erara egiten dituzte itsasontziaren elementu guztiak, eta horrek ere geldotzen du sortze prozesua. Horren adibide argia da aingurena. Aingurak egitea falta zaie, eta horretarako aingurategi bat sortuko dute faktoriaren beheko solairuan. Lege zaharreko aingurak egingo dituzte kolpeka eta mailukadaz.

Proiektu pribatu bat da hau, eta itsasontziaren erreplika egiten zerotik hasi zirenez, beti ibili dira baliabideak bilatzen. Egurra, esaterako Nafarroako Sakanan aurkitu zuten, hango baso eta ariztietan. Zaraitzuko bailaratik izeiak hartu zituzten; Ataunen, Ataunen arraunen proiektuaren baitan, balea txalupen arraunak egin zituzten [milaka arraun egiten ziren bertako pagoekin. Sei pago bota zituzten arraunak egiteko]; Burgosetik mundruna ekarri zuten itsasontziaren egurra inpermeabilizatzeko –eskuz egin zuten, eta lau idi gurdietan ekarri zuten duela bederatzi urte, hemezortzi egunez–. Arropak lortzeko Madrilgo Museo del Trajerekin daude harremanetan. “Hemendik aurrera elkarlan berriak sortuko ditugu”, jarraitu du.

Prozesu luzea da baleontziaren erreplika sortzearena, eta “esfortzu handi bat dago ibilbide honetan zehar”. Agotek ibilbide hori gazi gozo gisa definitu du. “Gozoa da asko dagoelako egiteke; itsas ondarea bereziki aberasgarria da, eta kontakizunak itzelak, globalak eta mundu mailakoak dira. Gure arbasoak leku guztietan ibili ziren. Baina, era berean gazia da, gu hasi ginenean ez baitzegoen aurrekaririk itsas ondarean; ez zen ulertzen. Itsasoak, gainera, ez zuen ondare izaerarik, baina guk bagenekien itsas ondarearena sektore bat zela. Hasi ginenean, ordea, bide aldapatsua izan zen. Formatu txiki batekin hasi ginen, Ameriketan eman genituen lehen pausuak Ameriketatik traineruan proiektuarekin, eta hori izan zen euskal diaspora guztia elkartu zuen lehen proiektua. Gero, 2000. urtean zabaldu genuen San Juanen ontziola txiki bat. Oso ondo funtzionatzen zuen, eta gero hona [Albaolara] egin genuen jauzia. Honek eman digu bidea proiektu handiagoak egiteko”.

Itsas historia eta ondarearekin lanean
San Juan museoan dago, Albaolan, eta kanpoaldetik nola lan egiten duten ikusi badaiteke ere, ezin daiteke barrura sartu, lan eremu bat baita. Alabaina, inork barrutik nola den ikusi nahi badu, uretaratzen dutenera arte itxaron beharko du, baleontzia uretan eta nabigatzen ez dagoenean izango baita bisitagarria barrualdetik. Data zehatzik, ordea, ez dute eman. 

‘San Juan’ baleontziaren sortze prozesuko irudi bat. Argazkia: Mendi Urruzuno.

Etorkizunera begira beste proiektu batzuekin jarraituko dute faktorian, baina gaur egungo proiektua nola garatzen ari diren eta bidean ikasi duten guztia jasoko eta landuko dute, Agoteren ustez etorkizuneko proiektuetarako erabilgarri izango baita. “Kultur iraultza hau ez da amaitu, eta guk ilusioz jarraitzen dugun bitartean ekingo diogu misioari. Hau misio bat da: euskal itsas historia berrekuratzeko eta bere kultur ondarea berreskuratzeko misioan gaude”.

Epe ertainean, gainera, badute beste misio bat: baleontziarekin Kanadara nabigatzen joatea. Apaizac obeto espedizioa egin zuten aurretik; ez ziren Kanadaraino itsasoz joan zortzi metroko balea txalupa bat zelako. Hori izan zen kanadarrekin harremanetan jartzea ahalbidetu zien lehen proiektua. Baina, kontainer batean sartu zuten, eta bertara iritsi zirenean bi mila kilometroko espedizio bat burutu zuten arraunean eta belaz, garai bateko arroparekin jantzita. “Nabigatzeak ikerketa prozesuarekin jarraitzeko aukera ematen du; itsasontzia egiten da, baina gero findu egin behar da, gitarra bat bezala, eta zeharkaldiak hori egiten lagunduko digu”. Arkeonabigazioa deritzo horri. 

Agoteren eta haren taldearen asmoa izan da hasieratik San Juan egin eta harekin Kanadara joatea, “baina asmoa ez da nahikoa, proiektu handia baita. Baina gure zorionerako Kanadako Gobernutik gogoa erakutsi digute baleontziari Kanadan bertan harrera egiteko, ospakizun eta jai giro batean”. Ari dira lanean haien nahiak egi bihurtzeko, eta Agoteren hitzetan, “gauzak behar bezala baldin badoaz, baliteke 2027an Kanadarantz nabigatzen egotea, Pasaiatik Red Bay-ra”.

‘San Juan’ baleontziaren sortze prozesuko irudi bat. Argazkia: Mendi Urruzuno.

Hitzartzea baliatu du Albaolako kideak esateko Pasaia eta Red Bay senidetuta daudela, Pasaia izan zelako San Juan baleontziaren sorrerako portua eta Red Bay, aldiz, haren azken portua; hondoratu zena. 

Gizartearentzat mezu argia du: “Historia unibertsalaren zati oso garrantzitsua da hau. Honek euskaldunon itsas ondare historikoa berreskuratzen badu, munduaren ondarea ere berreskuratuko du. Historia ezagutzearekin batera ikasi behar dugu gure historia ulertzen. Gero izango da aukera maite duguna behar bezala maitatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.