Santa Ageda bezperan kopla kantari ariko da Lartaun abesbatza
19:00etan elkartuko dira Landetxe plazan; Elizalde auzoan barrena ibiliko dira kopla kantari abesbatzakoak.
Datorren astearterako –hilak 4– ezarri du koplak abesteko hitzordua Oiartzungo Lartaun abesbatzak. Santa Ageda bezpera da egun hori, eta kantuan ospatuko dute arratsaldea. Iluntzeko zazpietan elkartuko dira Landetxe plazan, eta zehaztu dute Elizalde auzoan barrena ibiliko direla txapelak buruan, zapiak lepoan eta makilak eskuan dituztela –norberak eraman behar ditu horiek–.
Abesbatzak herritarrei ekitaldian parte hartzeko deia egin die.
