XXXI. Kultur Astea, otsailaren 3tik 7ra
Pasaiako Udal Euskaltegiak prest du aurtengo Kultur Astea. Pasaitar guztiei begirako hainbat jarduera antolatu dituzte.

Pasaiako Udal Euskaltegiak XXXI. Kultur Astea egingo du otsailaren 3tik 7ra bitartean. Euskaltegiak pasaitar guztiei begirako hainbat jarduera antolatu ditu.
Kultur Astea otsailaren 4an (asteartea) hasiko da. Irati Jimenezek Nora ez dakizun hori liburua aurkeztuko du, Xabier Etxanizen gidaritzapean, 09:30ean. Horrez gain, eta urtero bezala, Pasaiako Udal Euskaltegiak eta Musika Eskolak Santa Agedako koplak abestuko dituzte ikasle, txistulari, trikitilari, Illunbe abesbatza eta bertaratzen diren pasaitarrekin. Trintxerpeko Gudarien plazan bilduko dira, 19:00etan, eta barruti horretako kaleetan barrena ibiliko dira Maider Arregi eta Uxue Alkorta bertsolariekin. Ibilbidea bukatuta, luntxa eskainiko da Trintxerpeko Alkateordetzan.
Ekitaldiek otsailaren 5ean (asteazkena) izango dute jarraipena. Idoia Torregaraik mikroipuin tailer bat gidatuko du, 09:30ean. 17:00etan, aldiz, Irati Jimenezek Nora ez dakizun hori liburua aurkeztuko du, Xabier Etxanizen gidaritzapean.
Otsailaren 6an (osteguna) Axuri Beltza Kultur Elkarteak Euskal Dantzen inguruko tailerra eskainiko du, 09:45ean. 17:00etan eta 19:00etan, berriz, ikasleen arteko kultur txapelketa egingo da, euskaltegiko plazan. Kultur Astea otsailaren 7an (ostirala) itxiko da, Gartziategi Sagardotegian egingo den afariarekin. Autobusak doakoak izango direla jakinarazi du euskaltegiak.
Otsailak 4:
- 09:30: Irakurzaletasuna bultzatzeko tailerra, Irati Jimenez eta Xabier Etxanizekin.
- 19:00: Santa Agedako korua Gudarien plazatik aterako da Maider Arregi eta Uxue Alkorta bertsolariekin. Ondoren, luntxa.
Otsailak 5:
- 09:30: Mikroipuin tailerra Idoia Torregarairekin.
- 17:00: Irakurzaletasuna bultzatzeko tailerra, Irati Jimenez eta Xabier Etxanizekin.
Otsailak 6:
- 09:45: Euskal Dantzen tailerra Axuri Beltza elkarteko kide batekin.
- 17:00 eta 19:00: Ikasleen arteko kultur txapelketa, euskaltegiko plazan.
Otsailak 7:
- 20:30: Afaria Gartziategi sagardotegian. Autobusa, doan.