[Aurrerapena] Polizia operazioa egiten ari dira Errenteria-Oreretan
Gaztaño auzoan ari dira egiten operazioa. Agente asko dira bertan, uniformez eta kalez jantzita.

HITZAk jakin ahal izan duenez, polizia operazioa egiten ari dira Errenteria-Oreretan, Gaztaño auzoko Altxu kalean. Ertzaintzaren eta Espainiako poliziaren arteko operazioa izaten ari da, eta bertako etxe batera joan dira. Kalez eta uniformez jantzitako agente asko dira bertan. 08:30ak inguruan bertaratu dira poliziak hara.
HITZAk oraindik ez daki zein den operazioaren helburua. Ertzaintzarekin hitz egin du hedabide honek, baina operazioa oraindik ere zabalik denez, informaziorik ezin dutela eman adierazi du. Beraz, informazioa jaso ahala, horren berri emango du HITZAk.