Joseba Sarrionandiarekin solasaldia Gaztañon
Ostiralean izango da solasaldia Gaztañoko auzo lokalean, 19:00etan hasita.

Hitzaldi zikloarekin jarraitzen du Gaztañoko Auzo Lokalak, eta hurrengo hitzordua ostiralerako, hilak 7, jarri du. Orain artekoak bezala, interes handikoa da antolatu duen ekitaldia. Joseba Sarrionandia izango da auzo lokalean. Antolatzaileek azaldu dutenez ez da idazlea liburu zehatz bat aurkeztera joango, Markos Gimenoren palindromoak, kalanburrak eta hitz asmatuak izenburupean, solasaldia eskainiko du.
Bizitzaz ariko omen da, eta antolatzaileek aurreratu dute interesgarria izango dela oso saioa, “bizipen ugari ditu Sarrionandiak”. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.