Urteko lehenean, lehena
San Juanen gizonen traineruak Boiroko jaitsiera irabazi zuen larunbatean. Urteko lehen estropadan, lehen bandera eskuratu dute arrosek.

Larunbatean jokatu zen, Galiziako Boiro herrian (Coruña), Cabo da Cruz arraun elkarteak antolatutako sasoi aurreko traineruen jaitsiera. San Juanen gizonen ontzia izan zen nagusi, nola gainera: 19.42ko denbora egin zuen, bigarren izan zen etxeko traineruari ia 25 segundoko aldea aterata. Hirugarren Ares izan zen, eta laugarren Chapela. San Juanekin batera lehian izan ziren beste 25 traineruak Galiziakoak eta Asturiaskoak izan ziren.
Horrela, nahiz eta traineruen sasoia urrun izan, Erreka-k parte hartu duen lehen lehian, urteko lehen bandera eskuratu du. Oraindik ere prestaketa luzea dute sanjuandarrek aurretik, baina hori garaipenekin osatzen bada, bada zerbait.
Boiroko estropadaren sailkapen osoa ikusteko baliatu esteka hau.