Portuetako prebentzioa eta segurtasuna, Ertzaintzaren esku
Gaurtik, Bizkai eta Gipuzkoako portuetan hainbat eginkizun betetzeko eskumena du Ertzaintzak. Hala iragarri du Imanol Pradales lehendakariak.

Imanol Pradales lehendakariak, gaur Santurtziko portuan egindako ekitaldian, adierazi du gaurtik Ertzaintzak hainbat eginkizun betetzeko eskumena izango duela Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan. Beraz, bai Pasaiako zein Hondarribiko portuetan orain artean Guardia Zibilaren menpe zeuden hainbat zeregin ertzainek beteko dituzte, tartean ur laminakoak direlarik. Santurtziko ekitaldian, beste askoren artean, Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakari Joakin Telleria izan da.
Pradalesek aipatu du, eskumen aldaketa gaurtik indarrean izan arren, “trantsizio ordenatu eta eredugarria” beharko dela zereginen eskualdaketa egoki joan dadin, “gaur aurrerapauso bat ematen ari gara euskal autogobernuaren garapenean”.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 2024ko uztailean adostu zuten portuen eta aireportuen eskumenak zehaztu, eta horien aldaketa egitea. Gaur gauzatu dute portuei dagokiena.
Ertzaintzak Pasaiako portuan izango duen egoitza Kontsignatarioak eraikinean ezarriko dute, eta Errenteriako ertzain etxeko agenteak izango dira bertan.
Honakoak dira, zehazki, Ertzaintzak portuetan izango dituen eskumen eta betebeharrak:
-
Herritarren Babesa:
-
Delituaren prebentzioa ohiko patruila bidez.
-
Pertsonei laguntza eta babesa ematea, eta ondasunak zaindu eta babestea.
-
Herritarren eskubideak eta askatasunak zaintzea eta bermatzea.
-
Ordena publikoa zaintzea.
-
Portuko bideak eta eremuak kontrolatzea.
-
Portuko azpiegitura kritikoak zaintzea eta babestea.
-
4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa, betetzea.
-
-
Polizia Judiziala:
-
Delitua ikertzea, jazartzea eta argitzea.
-
Delitugileak atzeman eta atxilotzea.
-
Ez-zilegi penalen aurrean salaketak jasotzea, ustez delituzkoak diren egitateekin zerikusia duten eginbideak betetzea eta delitu batekoak diren edo delitu bat egitearekin zerikusia duten objektuak kentzea eta zaintzea.
-
Agintaritza Judizialari eta Fiskaltzari laguntza ematea.
-
-
Bide-segurtasuna:
-
Bideak eta ibilgailuen trafikoa kontrolatzea.
-
Errepideko istripuekin zerikusia duten atestatuak eta txostenak.
-
Trafiko Zuzendaritzak bultzatutako prebentzio-kanpainak egitea.
-
-
Laguntza emateko polizia:
-
Portuan dabiltzan pertsonei beharrezko laguntza eta arreta ematea.
-
Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzarekin lankidetzan jardutea arrisku larriko edo hondamendi edo lazeria publikoko kasuetan.
-
-
Polizia administratiboa:
-
Portuko agintaritzarekin lankidetzan jardutea legedia administratiboa betetzean.
-
-
Portuetako itsas uren eremua:
-
Barne-uren hedapena osatuko du, portuko ur-lamina eta aireko espazioa barne.
-
Turismo-ontziei, gai edo substantzia arriskutsuak daramatzatenei eta abarri lagunduko die eta/edo babesa emango die.
-
Itsasoko trafikoaren kontrola.
-
Ikuskapen-lanak
-
-
Aireko espazioa:
-
Aireko espaziotik kontrola eta jarraipena.
-
Portuetako aireko espazioaren barruan detekzioa eta inhibizioa.
-