Etorri berriei herriko baliabideen berri eman diete
Familia Laguna programaren baitan herriko eragile eta elkarteek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman diete herrira etorri berriei.
Atzo egin zuten baliabideen gaineko jardunaldia. Familia Laguna Laguna programaren barruan Errenteriako baliabideak ezagutzen jarduera egin zuten atzo arratsaldean Joxepa Antoni Aranberri anitzenean. Jardueraren bidez, bertaratutako familiek, ikasturte honetan herrira iritsi berriak asko, udalerriko eragile eta elkarteek eskaintzen dituzten zerbitzuak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Udalaren harrera gida ere jaso zuten bide batez, informazioa eskura izan dezaten, eta bisita gidatu bat egin zuten eraikina ezagutzeko.
Parte hartu zuten eragileen artean, Udaleko Gazteria saila—ludoteka, Familia Gunea—, Biblioteka, Sos arrazakeria, Badalab eta Lau Haizetara elkartea.
Udalerriak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukerak ezagutzen jarraitzeko asmoz, datorrena stean, otsailaren 13an arratsaldez, Emakumeen Etxera egingo dute bisita.
