
Biharko astekaria jasotzen dutenek Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain zirku artistei egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.

Hilaren 15ean izango da irteera; aurretik, asteburu honetan ateak zabalduko ditu errotak, eta martxan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Familia Laguna programaren baitan herriko eragile eta elkarteek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman diete herrira etorri berriei.

Errenteriako Udalak lehiaketa publikora atera du Galtzarabordako kiroldegiko kafetegi tabernaren ustiapena.

Udalak buzoi berri bat jarri du San Pedroko udal liburutegiko kanpoaldean. Helburua da erabiltzaileek maileguan hartutako liburu eta DVDak edozein ordu eta egunetan utzi ahal izatea.

Hilaren 19an topaketa egingo dute Agustinak Zentroan. Aldundiko ordezkariek argibideak emango dizkiete kultur sektoreko eragileei.

Aiton-amonen Aterpeak iktusa detektatzen ikasteko hitzaldi bat antolatu du. Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.