Galtzarabordako kiroldegiko kafetegiaren ustiapena, lizitaziora
Errenteriako Udalak lehiaketa publikora atera du Galtzarabordako kiroldegiko kafetegi tabernaren ustiapena.
Galtzarabordako kiroldegiko kafetegi tabernaren ustiapena lehiaketa publikora atera du. Baldintzak eta dokumentazioa udalaren webgunean argitaratu dituzte (klik hemen). Ordaindu beharreko kanona 450 eurokoa da —zergak barne— hilean, eta horri tabernako garbiketa eta elektrizitate gastuak gehitu behar zaizkio.
Kontratuaren hasierako iraupena sei hilekoa da, eta sei hileko beste bi alditan luza daiteke. Eskaintza aurkezteko epea martxoaren 10ean bukatuko da, 13:00etan.
