Liburuak edonoiz uzteko, buzoiak
Udalak buzoi berri bat jarri du San Pedroko udal liburutegiko kanpoaldean. Helburua da erabiltzaileek maileguan hartutako liburu eta DVDak edozein ordu eta egunetan utzi ahal izatea.
Pasaiako Udalak buzoi berri bat jarri du San Pedroko udal liburutegiko kanpoaldean. Zerbitzu berri horren helburua da erabiltzaileek maileguan hartutako liburu eta DVDak edozein ordu eta egunetan utzi ahal izatea, pasaitarrek “erraztasun” handiagoa izan dezaten. Udalak buzoiaren erabilera egokia egitea eskatu du.
