Mendi ibilbide gidatua Aiako Harria Parke Naturalean Fanderiako Errotaren eskutik
Hilaren 15ean izango da irteera; aurretik, asteburu honetan ateak zabalduko ditu errotak, eta martxan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Aiako Harria Parke Naturala Fanderiako errotak hilabete honetarako eskaintza ondu du. Horren arabera bi hitzordu jarri ditu; datorren asteburuan izango da lehena —hilak8 eta 9—. Hileko bigarren asteburu orotan bezala, ateak zabalik izango ditu errotak 10:30etik 14:00etara, eta bertaratzen direnek bere historia ezagutu, martxan ikusi eta ibaiak hura mugitzeko zein ekosistema gisa duen garrantzia bertatik bertara jakiteko aukera izango dute.
Hurrengo larunbatean, berriz, hilaren 15ean, hilabeteko jarduera berezia egingo dute. Honakoan, 8 kilometroko inguruko mendi ibilbide gidatua antolatu dute Aiako Harria Parke Naturalean, arbasoen aztarnen atzetik. Doako jarduera izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik. 10:30etik 14:00etara izango da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko turismo bulegoaren posta elektronikora (klik hemen) edo 943 49 45 21 telefono zenbakira, edota antolatzaileen posta elektronikora mezua bidali (klik hemen) edo 690 72 02 64 telefono zenbakira deitu.
