Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoari lotutako laguntzak berrikuntzekin datoz
Orain arte Hirigune Historikoan ziren eraikinei begirakoa zen laguntza udalerri osora zabaldu du udalak.
Herri osoko eraikinetarako eskatu ahalko da diru laguntza. Eraikinen Ikuspen Teknikoari lotutako diru laguntzak bihartik eskatu daitezke. Hala jakinarazi du udalak, eta gaineratu, berrikuntzekin datozela laguntza horiek. Aurreko urteetan Hirigune Historikoko eraikinak izan zitezkeen laguntzen onuradun; aurten ordea, herri osoko eraikinek eskatu ahal dute diru laguntza, landa eremuetakoak barne.
EITaren ondorioz egin beharreko lanen kasuan, hamabi etxebizitza baino gutxiago dituzten edota Hirigune Historikoan dauden eraikinek jaso ahalko dute diru laguntza. Neurri hori aurrekontuen negoziazioan udal gobernuak EAJrekin lortutako akordioaren barruan jaso zen.
Laguntzak herri osoko eraikinetara zabalduta, etxebizitzen birgaitzeari bultzada eman nahi diola esna du udalak, “etxebizitzaren planarekin jasotako helburuei erantzuteko”. Eremua zabaltzearekin batera, diru laguntzetara bideratutako diru zatia ere handitu du udalak, eta hala, %50 handitu da hori, eta 150.000 euro arteko lerroa martxan jarri du.
Errenteria-Oreretako eraikin gehienek 50 urtetik gora dituzte eta horrenbestez EITa egitera derrigortuta daude; diru laguntzak zeregin horretan lagundu nahi du. Era berean bizilagun komunitate txikienetan beharrezkoak diren obrak egiten lagundu nahi dela zehaztu du udalak, “etxebizitza bakoitzaren kostuak nabarmen egiten du eta gora horietan”.
Diru laguntza lerro honetara 2025ean eta 2024ko abenduan egindako ikuskapen txostena eta proiektuak edo epe berean bukatutako obrak izango dira diruz laguntzeko aukera izango dutenak. Baita eraikin babestuetan egindako obren kasuan, 2024 osoan eta 2023ko abenduan bukatutakoek. Diru laguntzak esku hartzearen aurrekontuaren %50era iritsiko dira, gehienez ere 10:000 eurora. Babes oinarrizkoa eta ertaina dutenen kasuetan 20.000 eurora arte heldu daiteke laguntza, eta babes berezia dutenen kasuan, 30.000 eurora.
Eskaera egiteko epea bihar zabaldu eta azaroaren 30era arte izango da indarrean, eta interesa duten pertsna edo kolektiboek udalaren webgunean jaso dezakete informazio guztia (klik hemen).
