Clara Rangel plazara deitu du Oreretako Mugimendu Feministak bihar, larunbata, 12:30ean.
Online eta modu anonimoan betetzeko galdetegia zabaldu du udalak; LGTBI+ komunitatearen diagnostikoa osatzeko bidean tresna bat gehiago izan nahi du.
Orain arte Hirigune Historikoan ziren eraikinei begirakoa zen laguntza udalerri osora zabaldu du udalak.
Don Bosco LHII ikastetxeko automozio eta mugikortasun sailek eman dituzte "ezinbesteko" aholkuak; bi sail horietan automobilgintzan, mugikortasunean eta bide segurtasunean adituak diren 40 irakasletik gora ari dira lanean.
Bertako bizilagunek HITZAri esandakoaren arabera, Aste Santuaren inguruan izango da zabalik behin-behineko zubia. Aldundiak lau hilabetera zabaldu ditu lanak.
Trintxerpeko lagun kuadrilla batek Indarbizi 17 futbol taldea sortu zuen iazko denboraldian. Gaixo dagoen lagun bat da taldearen iparrorratza eta haien arteko elkargune bat sortu dute.
Oiartzungo Gizon Foroa antolatu dute, Hiruki Larroxa elkartearen bidelaguntzaz. Lehenengo saioa hilaren 11n izango da, 18.00etan, Arizmendienean.
09:00etatik 12:00etara kenduko dute ura Urgull kale osoan eta Andonaegi jauregian.
Udalak Karla Lekuona futbol zelaia berritu du. Hilaren 16an izango da inaugurazio ofiziala, aurten Oiartzungo Kirol Elkarteak (OKE) 50 urte betetzen dituen honetan.
Kontu Kantariren bigarren emanaldia Mendibilena izango da, martxoaren 9an, Donibaneko Bonantza elizan. Sarrerak eskuragarri daude.
Datorren ostiralean, hilaren 14, Mikel Aramendia kazetariak Sahararen inguruko hitzaldia emango du Oiartzunen. Udaletxeko pleno-aretoan izango da, 18:30etan.
Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Antxoren eta Sanpedotarraren areto futboleko partidekin. Gainontzeko neurketak, bihar eta etzi.
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak egitarau oparoa antolatu du Lezo musikaz blaitzeko. Bihar, ganbara musika emanaldia izango da musika eskolako areto nagusian, 16:30ean.
Herriko taldeek herriko kirol instalazioetan jokatuko dituzte gehienbat asteburuko partidak.
19:00etan izango da mobilizazioa, plazan, Oiartzungo Asanblada Feminista deituta.