Irungo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea Oiartzunen
19:00etan izango da mobilizazioa, plazan, Oiartzungo Asanblada Feminista deituta.

Asteazkenenean amari eraso egin zion gizon batek Irunen. Zauri larrien ondorioz ostegun goizaldean hil zen emakumea Donostiako Ospitalean. Hilketa matxista horri aurre egiteko Oiartzunen ere arbuio elkarretaratzea egingo dute: gaurko (ostirala) 19:00etan izango da Done Eztebe plazan. “Nazkatuta gaude. Emakumeok aske eta bizirik”, esan dute Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek. Oiartzuarrei elkarretaratzera agertzeko eskatu diete.