Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Indarbizi 17, futbol talde bat baino gehiago

Trintxerpeko lagun kuadrilla batek Indarbizi 17 futbol taldea sortu zuen iazko denboraldian. Gaixo dagoen lagun bat da taldearen iparrorratza eta haien arteko elkargune bat sortu dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/02/07

Iazko denboraldian, 2023-2024an, futbolzale asko ohartu ziren Pasaia Kirol Elkarteaz, Sanpedrotarraz eta Trintxerpez gain, Pasaiako futbol talde berri bat ageri zela Gipuzkoako futbol kluben zerrendan. Talde horrek Indarbizi 17 du izena, Trintxerpekoak dira, eta honakoa da lehiatzen ari diren bigarren sasoia. Talde sortu berria izanik, Gipuzkoako Lehen Erregional Mailan ari dira jokatzen, hau da, Gipuzkoako maila baxuenean. Hala ere, lehiaz harago, Indarbizi 17koek beste espiritu batekin ekin zioten bideari, lagun batekiko elkartasun keinu bezala sortu baitzuten taldea, futbolak eta kirolak gizarte inklusiboagoak eraikitzeko ahalmena baitute.

Lagun hori Mikel Garcia da. Garciak Sanpedrotarraren gazte mailako taldean jokatzen zuen, eta soilik 17-18 urte zituela, minbizia diagnostikatu ziotela azaldu du Bixen Zinkunegi Indarbizi 17ko entrenatzaileak. Momentu hori denentzat latza izan zen. Garcia tratamenduarekin hasi zen, eta futbola utzi behar izan zuen. Gaur egun ere gaixotasun horren aurka borrokatzen jarraitzen du. Garciak eta bere lagun kuadrillak futbolarekiko pasioa eta zaletasuna partekatzen dutela adierazi du Zinkunegik, eta bere kuadrillak Mikel Garcia oinarri zuen talde bat sortzea erabaki zuen, non bera ere Indarbizi 17ren parte den. Gaitzak uzten dionean taldekideengana joaten dela baietsi du taldeko prestatzaileak, eta bere laguntzaileetako bat da. Lagunak jakitun ziren Garciak ezingo zuela futbolera jokatu, baina argi zuten taldekide bat gehiago izango zela, eta Indarbizi 17 lagun talde horren elkargune bihurtu da. Lagun kuadrilla hori Sanpedrotarran jokatzen ari zela, Zinkunegi zen haien entrenatzailea, eta orain Indarbizi 17n elkartu dira denak.

Taldeak bi urte lehian daraman arren, hura egikaritzeko prozesua neketsua izan zela aitortu du Zinkunegik. Kluba zerotik sortu behar izan zuten, horrek dakartzan zailtasun guztiekin. Kluba eratuta, izena aukeratzeari ekin ziotela kontatu du Zinkunegik, eta Indarbizi 17ren ideia oso egokia iruditu zitzaien. Entrenatzaileak adierazi du hasieratik argi zutela 17 zenbakiak presente egon behar zuela, hori baitzen Sanpedrotarrako jokalari zela Garciak zerabilen zenbakia. Indarbizi aldiz, gazte horren borrokatik dator, bizitzara heltzeko indarretik.

Gipuzkoako Kopa jomugan
Gaur egun Indarbizi 17 bigarren denboraldia jokatzen ari da. 21 jokalariz osatutako taldea dute, eta Trintxerreko zelaian bideratzen dute eguneroko jarduna, horixe da haien gotorlekua. Jokalari gehienak trintxerpetarrak edo ingurukoak dira, eta etxean ari dira jokatzen. Iazko sasoia, estreinakoa, «sekulakoa» izan zela baietsi du Zinkunegik. Lehen Erregionaleko igoera fasea jokatu zuten, eta Gorengo Mailarako igoera lortzear izan ziren. Ligako azken partidara mailaz igotzeko aukerekin iritsi ziren, baina igoerak ihes egin zien azken neurketa hartan, ez baitziren irabazteko gai izan.

Aurtengo denboraldia, baina, «kaskarragoa» izaten ari dela onartu du trintxerpetarren prestatzaileak. Kopa jokatzen ari dira, hortaz, aurten ez dute mailaz igotzeko aukerarik izango. Iragan asteburuan jokatu zuten Kopako lehen partida, eta hiruna berdindu zuten Mariño B-ren aurka. Zinkunegik «ilusioa» du Kopan puntako taldeekin ibiltzeko eta txapelketa hori lehiatzeko. Prestatzailea jakitun da helburua lortzea «zaila» izango dela, baina ilusioz daude. Gipuzkoako Kopa lau taldetan banatuta dago, eta soilik talde bakoitzeko lehen sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak. Indarbizi 17k bihar (larunbata) jokatuko du Kopako bigarren partida. Errenteria-Oreretako Beraungo zelaian izango da neurketa, Beti Onaren kontra, 18:30ean. Partida hori «final» baten modukoa izango dela aitortu du Zinkunegik, goiko postuetan egoteko beharrezkoa baitute irabaztea.

Funtzio soziala betetzen
Kirol mailan ahalik eta ondoen ibiltzeko helburua badute ere, Indarbizi 17 funtzio sozial bat betetzen ari dela jakinarazi du Zinkunegik, lehiaz harago doana. Taldearen gehiengoa aipatutako lagun kuadrillak eta haien lagunek osatzen badute ere, klubean jatorri atzerritarreko jokalariak eta egoera zaurgarrian daudenak dituzte. Indarbizi 17k jokalari horiei aterabide bat eskaini die, eta futbola praktikatu dezakete astean hirutan, talde baten babesean. Jokalari horiek, askotan, haien fitxa eta materiala ordaintzeko gai ez direla adierazi du Indarbizi 17ko prestatzaileak. Klubak ez du nahi jokalari horiek diru arazoengatik futbola praktikatu gabe gelditzea, eta denen artean ordaintzen dituzte jokalari horien gastuak eta beharrezko materiala.

Zinkunegik nabarmendu du Indarbizi 17ren filosofiak oihartzuna izan duela, eta hainbat esparrutatik haiekin kontaktuan jarri dira jokalariak jasotzeko aukeragatik galdetzeko. Prestatzaileak ez daki nolakoa izango den klubaren etorkizuna, baina argi du gizarte integrazioan «erreferente» bat izatea gustatuko litzaiokeela: «Lehiaren gainetik, balore batzuk transmititu nahi ditugu, eta Indarbizi 17 jokalari horien elkargune bat izan daiteke. Legatu hori utzi nahiko genuke».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.