Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Igandean hasiko dira Gaintxurizketako behin-behineko pasabidea eraikitzen

Bertako bizilagunek HITZAri esandakoaren arabera, Aste Santuaren inguruan izango da zabalik behin-behineko zubia. Aldundiak lau hilabetera zabaldu ditu lanak.

Urriaren 7an Gaintxurizketako bizilagunek egin zuten elkarretaratzearen irudia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/02/07

Gaintxurizketako bizilagunen borrokaren emaitzak aste honetan dira egikaritzen hastekoak. Auzoa erdibitzen duen Gi-636 errepidea gurutzatzeko behin-behineko pasabidea egiteko lanak etzi (igandea) hasiko dira. «Hala konfirmatu digute Lezoko Udaletik, haiei aldundiak esandakoetan oinarrituta», azaldu du Asensio Viaña Kaxka auzotarrak. Aldamio egiturako pasabidea izango da lau hilabetez eraikiko dutena; 2026rako aurreikusi dute behin betiko oinezkoen zubia egina izatea. Atzo (osteguna) eta gaur artean ziren behin-behineko pasabidea egiten hastekoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur bertan (ostirala) konfirmatu du lanen hasiera iganderako aurreikusi dutela: 348.247 euroko kostua du aldamio egiturako zubia egiteak, eta 14 metroko luzera nahiz 5,5eko altuera izango ditu.

Zubia egitea, baina, ez da auzotarren segurtasunerako egingo den lan bakarra. Hala, Perrene eta Muebles Rey saltokiaren artean (inguru horretan ari dira eraikitzen zubia) oinezkoentzako pasabide segurua egingo du udalak, eta errepidearen beste aldean, Irunerako norabidean diren bi bideetako bat kendu, eta oinezkoentzako nahiz bizikletentzako bideak egingo dituzte. Gainera, inguru horretan ibilgailuei abiadura muga txikituko diete (orduko 70 kilometrora), eta Altamirako zubitik Gaintxurizketako kaskoraino, errepidearen bi bideak erdibitzen dituen marra jarraia bikoitza izango da.

«Bazen garaia», adierazi du Kaxkak. Auzokideek egindako azken mobilizazioen ondoren, erakundeek gaia «serio» hartu dutela adierazi du, «esandakoa betetzen ari dira behintzat». Alta, gaiaren jarraipen zehatza egingo dutela nabarmendu du, «eta gainera, auzoarentzako garrantzitsuak diren beste hainbat gai lantzen hasiko gara. Baditugu borrokatzeko motibo gehiago».

Lan paraleloak

Gi-636 gaineko behin-behineko pasabidea egitea aldundiaren eskumena bada ere, Lezoko Udalak ere baditu hainbat zeregin auzoarentzat ezinbesteko den mugikortasun azpiegitura osatze aldera. «Perrenetik Muebles Rey arteko oinezkoen pasabidea egiteko lizitazioa abian dugu. Gaur bukatuko da enpresek proposamenak aurkezteko epea, eta gure asmoa da hilaren 25eko gobernu batzordean lan horiek esleitzea», zehaztu du Mikel Arruti alkateak. Esleitu eta gutxira hasiko lirateke zubira iristeko bide segurua egiten.

Arrutik adierazi du pasabidetik Lanbarren aldera joateko ere bidea egingo dela, Salva enpresatik barrena beherantz joango dena. «Asmoa da garraio publikoa erabiltzen duten Lanbarreneko langileei nahiz han dauden merkataritza guneetara joaten direnei bide segurua eskaintzea», dio Arrutik.

Igandeko 22:00etan hasiko dituzte lanak, hala ziurtatu du aldundiak. Hala, Irunerako norabideko abiadura moteleko bidean segurtasun hesiak jarriko dira, eta hori egiteko, trafikoa semaforo bidez arautuko da. Behin segurtasun herri hori jarri ondoren, noranzko bakoitzerako bide bat izango da asteleheneko 06:00etatik aurrera. Gainera, lanek iraun bitartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.