Ur mozketa asteartean Trintxerpen
09:00etatik 12:00etara kenduko dute ura Urgull kale osoan eta Andonaegi jauregian.
Pasaiako Udalak abisua eman die trintxerpetarrei, eta zehazki, Urgull kalean bizi direnei eta Andonaegi jauregiaren erabiltzaileei: hilaren 11n (asteartea) 09:00etatik 12:00etara ura kenduko dute toki horietan, ur sarean aldaketa batzuk egin behar direlako.
Berez hiru ordukoa izango da ur horniduraren etetea; lanak epe motzagoan bukatuko balira, nola ez, ura ere lehenago iritsiko litzateke eremu horietara.
