Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Errealitate gordin honi aurre egiteko urgentziazko mekanismoak behar ditugu"

Errenteria-Oreretan ere kalera irten dira, Irungo hilketa matxista salatzera. Benetako neurriak "behingoz" hartzeko exijitu du Oreretako Asanblada Feministak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2025/02/08

Errenteria-Oreretako herritarrek ere gogor salatu dute gaur joan den asteazkenean Irunen izandako erailketa matxista. Elkarretaratzea egin dute Clara Rangel plazan eguerdian, Oreretako Mugimendu Feministak deituta. Bere semeak hildako Mirentxu Arregi irundarra izan dute presente gaurkoan, haren senide, lagun eta gertukoei “babes eta elkartasun osoa” adierazi diote gaur lehenik: “ez zaudete bakarrik”, esan du asanbladako kide batek, bertaratutako guztien izenean.

2025eko bigarren hilketa matxista dela gogorarazi dute gaurkoan, eta “zoritxarrez”, bigarrenez aktibatu behar izan dutela Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako erailketen aurkako protokoloa. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre gaude, baina, prest gaude erantzuteko eta Euskal Herriko edozein txokotan gertatzen diren hilketa matxista guztiak salatzera kalera ateratzeko. Prest gaude erakundeei eraso matxista bat gertatzen den bakoitzean minutu bateko isilunea egiteko baino zerbait gehiago egiteko eskatzeko, eta indarkeria matxistaren konplize den orori ardurak exijitzeko, gizonei bereziki”, adierazi dute.

Azken erailketa hau “jendartearen egitura patriarkala agerian uzten duen gertakari bat gehiago” dela erantsi dute, eta indarkeria matxistak “hamaika” aurpegi dituela: “indarkeria matxista da emakumeon diru iturriak kontrolatzea, indarkeria matxista da kaletik begiradarekin akosatzea, indarkeria matxista da eraso bat salatzen dugun bakoitzeko gure hitza zalantzan jartzea, indarkeria matxista da gizonen arteko aliantzak eraikitzen eta sostengatzen jarraitzea eta hartu beharreko ardurei entzungor egitea, eta indarkeria matxista dira egunero pairatzen ditugun adibide gehiagoren zerrenda amaigabe bat, zoritxarrez”.

Emakumeak emakume izate hutsagatik erailtzen dituztela salatu dute, ozen, eta “errealitate gordin honi aurre egiteko urgentziazko mekanismoak behar ditugu, hemen eta orain”, esan dute. Instituzioen “pasibotasuna eta jendartearen konplizitatearen ondorioz”, urtez urte, emakumeon aurkako erasoek ez dutela etenik salatu dute, eta indarkeria matxistari aurre egiteko “lehen mailako arazo sozial eta politikotzat” hartzeko eskatu dute.

Benetako neurriak “behingoz” hartzeko exijitu diete erakundeei: “Gure bizitzak daude jokoan! Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak”.

Bukatzeko, erantzuteko prest daudela adierazi dute bertaratutako emakumeek: “lotsa eta beldurraz aldez aldatzen hasi da, eta antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!”, esan dute, mobilizazioari honako oihuarekin bukaera emateko: “Gora borroka feminista!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.