Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Nazkatuta, nekatuta eta haserre hasi dugu urtea"

Oiartzuarrak ere kalera irten dira Irungo erailketa matxista salatzera. Urtea "nazkatuta, nekatuta eta haserre" hasi dutela adierazi zuten atzo Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2025/02/08

Oiartzuarrek ere, gogor eta irmoki salatu dute joan den asteazkenean Irunen izandako erailketa matxista. Atzo, Euskal Herriok beste hamaika herritan bezalaxe, elkarretaratzea egin zuten udaletxeko arkupetan, Mirentxu Arregi irundarraren gertuko eta senideei babesa eta elkartasun osoa adierazteko.

Atzoko mobilizazioan, lehenik, urtea “gordin” hasi dela adierazi zuten, haserre, urtarrilaren 3an Barakaldon izandako hilketa gogoraraziz. “2025ko lehen erailketa matxista hartatik hilabete eskas pasa den honetan, Irundik berri lazgarria etorri zaigu”.

Aurten Euskal Herrian jazotako bigarren hilketa izan da Mirentxu Arregi irundarrarena. 2013tik indarkeria matxistak eraildako 126 emakumeak presente izan zituzten atzoko mobilizazioan. 

Urtea “nazkatuta, nekatuta eta haserre” hasi dutela adierazi zuten Oiartzungo Feministen Asanbladako emakumeek. Irungo azken erailketa “jendartearen egitura patriarkala agerian uzten duen gertakari bat gehiago” dela esan zuten atzokoan, eta urteak daramatzatela esanez sistema heteropatriarkalak, kapitalistak, arrazistak eta kolonialak “egituraz sostengatzen duela indarkeria matxista”, eta horren azken ondorio “lazgarri eta ikusgarriena” erailketa matxista dela. “Baina guk badakigu indarkeria matxistak hamaika aurpegi dituela eta emakumeok bizitzako alor guztietan jasaten dugula indarkeria hori”.

Hamaika aurpegi horien hainbat adibide zerrendatu zituzten atzo: “Indarkeria matxista da emakumeon diru iturriak kontrolatzea, indarkeria matxista da kaletik begiradarekin akosatzea, eraso bat salatzen dugun bakoitzero gure hitza zalantzan jartzea, indarkeria matxista da gizonen arteko aliantzak eraikitzen eta sostengatzen jarraitzea eta hartu beharreko ardurei entzungor egitea, eta indarkeria matxista dira egunero pairatzen ditugun adibide gehiagoren zerrenda amaigabe bat, zoritxarrez”.

Indarkeria matxistari aurre egiteko “lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin” eskatu dute asanbladako emakumeek, “arazoari erantzuteko beharrezko baliabideak eskainiz”. Horren adibide bat jarri zuten, eta eskaera zuzena egin: “Indarkeria matxista jasan duten emakume eta haurrek arreta psikologikoa jasotzeko itxaron zerrenda luzea dute gaur egun eta gure ustez hori ez da posible. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan”.

Gizartea errotik aldatuko duen bidea feminismoaren bidea dela ozen aldarrikatu zuten atzoko elkarretaratzean, eta bide batez, autodefentsarako deia egin zuten: “feministak batu behar gara gizartea errotik aldatzeko. Indarkeriarik gabeko bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu eta badakigu, antolakuntza eta autodefentsa direla horretan gure tresna eraginkorrenak”, esan zuten. Azkenik, sistema irauli arte borrokan tinko jarraituko dutela adierazi zuten: “kaleak hartzen jarraituko dugu, feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte. Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.