'Ostirala iritsi da!' ikuskizuna egingo dute Elorsoro kiroldegian
Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasek 'Ostirala iritsi da!' emanaldia egingo dute Elorsoro kiroldegian igandean, 17:00etan.

Hilaren 16an –igandea– Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasek Ostirala iritsi da! emanaldia egingo dute Elorsoro kiroldegian.
Honela dio sinopsiak: Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera haren azken lan eguna igaroko dute elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!
Saioa arratsaldeko bostetan izango da eta antolakuntzak jakinarazi du txartelak erosteko aukera egongo dela ikuskizunaren egunean, arratsaldeko lauetatik aurrera. 2 urtetik gorakoen sarrerak 8,5 euro balio du.