Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
euskaraldia

Erabilerara jauzia egiteko egunak, Euskaraldiarekin

Laugarren Euskaraldia mamiz eta izaeraz beteko duen herri batzordeak esku artean dituenak aurkeztu ditu, lehentasun garbi batekin: hizkuntza ohituretan eragitea.

Euskaraldiko batzordeko hainbat kide, atzoko agerraldian.Imanol Saiz Gomez de Segura
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/02/12

Astearte arratsaldean aurkeztu zen herriaren aurrean laugarren Euskaraldia Lezon dinamizatuko duen batzordea. Nola bestela, plazan. Euskararen erabileraren alde egitea erdigunean jarri dutelako batzordekideek, eta hori, herriaren erdialdetik hasi eta auzoetara eramateko prest azaldu dira. «Elkar mugituz egingo dugu lelopean elkartu gara herriko hainbat eragile, norbanako, nahiz udala, eta sortu dugu Euskaraldiaren batzordea. Lezok ere, lezoarrok ere aukera izango dugu/duzue euskara zuen/gure komunikatzeko eguneroko tresna bilakatzeko», esan zuten hitza hartu zutenek.

Maiatzaren 15etik 25era izango da laugarren Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ematen duen ariketa nazional erraldoia. Udaberriarekin  iritsiko da, beraz, larrialdi linguistikotik erabilerara jauzi egiteko baliabidea, ahobizi eta belarriprest rolen bitartez. «Badator Lezo euskaragarriagoa egiteko ariketa praktikoa. Badator herritarrak euskarahalduntzeko eta euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala». Hala, astearteko aurkezpenaren ondotik, beste data baten berri eman zuten: martxoaren 11n ezagutaraziko dituzte herrian Euskaraldiaren aurpegi izango diren hamaikakoaren kideak, Euskaraldiaren 11 egunetan berebiziko lanaldia izango dutenak. 

«Lezoko bazter guztietara iritsi nahi dugu, soto, kale, lantegi, eta gune guztietara. Herritar guztiengana», Gainera, Euskaraldia bitarteko egun horiek edukiekin eta ekintzekin osatu nahi dituztela zehaztu zuten batzordeko kideek: «Egun horiek ez dira 1+1; ez dira bi, 11 baizik. Hamaika aukera, hamaika harreman, hamaika hitz, hamaika ekintza… Horiek denak egingo ditugu».

Lezok, herri modura, jada izena emana du Euskaraldian parte hartzeko. Martxoan hasiko da norbanakoen izena emateko aukera, eta ordurako ariketa kontzientea egina izan beharko dute lezoarrek zer rol aukeratu erabakitzeko: ahobizi, edo belarriprest? «Bai, badator Euskaraldia, loraldia, oldarraldia! Zipriztin gaitezen eta zipriztin ditzagun ingurukoak euskaraz», ebatzi zuten batzordekideek asteartean, plazan.

11 egunetik, hamaikara
Euskaraldiaren helburu nagusia da euskaraz jakin eta ulertzen dutenen hizkuntza ohiturak aldatzea, eta hizkuntza praktikak aktibatzea. Finean, euskararen erabilera handitzea eguneroko harremanetan hizkuntza lehenetsiz, 11 eguneko praktika  sozial masibo bateratu baten bidez. «Baina ariketa hori ez dugu maiatzaren 15etik 25era mugatu nahi. Euskararen erabilera elikatu eta errotu nahi dugu lezoarrengan, herritarrengan». Hala, hizkuntza ohituren aldaketa horretan «urrats txiki bezain erraldoiak» egitera deitu dituzte lezoarrak, eta udaberriaren indarraldiarekin hori egiteko gaitasuna biderkatuko dela uste dute.

Izan ere, laugarren Euskaraldiaren berritasunetakoa da udaberrian izango dela. Aurreko hiruak udazken-negu sasoian izan ziren, baina egitasmoaren sustatzaileek erabaki zuten udaberriko loraldia eta euskararen erabilerarena lotzea, «udaberriak beteko gaitu energiaz, gainetik kenduko ditugu izan ditzakegun beldur, konplexu, eta zama horiek. Oldarralditik loraldirako saltoa emango dugu, euskarahaldunduz»

Kartak mahaiaren gainean —edo astearteko kasuan plazaren erdian— jarrita, orain horiek egoki erabiltzea dagokie lezoarrei, nahiz Euskaraldiarekin era batera edo bestera bat egingo dutenei. «Jarrai dezagun Lezoko kaleak euskaraz bustitzen, eragin dezagun elkarrengan euskaraz, gasta ditzagun euskararen hitzak eta bihur dezagun Lezo euskararen arnasgune.

Jarraian, Imanol Saiz Gomez de Segurak egindako bideoan, agerraldiaren laburpena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.