48 urteko andoaindarra da hildako garraiolaria. Ostiralean salaketa elkarretaratzea egingo dute portuaren sarreran.
Hamar urte bete ditu EMKE Musika Bandaren zuzendari lanetan Alain Aierdi Gurpegik. Urteurren biribila, kontzertu batekin ospatuko du igandean.
Larunbatean –hilak 15– izango da elkarretaratzea Lintziringo Carrefourren, baina Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Erandion ere egingo dira boikotaren aldeko aldarriak.
2023-2024 sasoiko Oarsoaldeko Eskola Kirolaren barruan egin ziren desplazamendu guztietatik ia erdia, %46,18 zehazki, era iraunkorrean egin ziren.
Oiartzun ibaiaren ibilguan eta Tolarieta, Masti, Lintzirin eta Epentza erreken erretenetan bost eguneko garbiketa kanpaina egin du brigada batek.
Don Bosco Ibilaldiaren hamabosgarrena egingo dute larunbatean 110 ibilgailu klasikok. Errenteria-Oreretatik abiatuta Irunen bukatuko dute zeharkaldia parte hartzaileek Nafarroa eta Gipuzkoako errepideetan barrena ibilita.
81 greba egunen ondotik lortu dute akordioa eta lanera itzuli dira jada protesta egiten ari ziren erizain laguntzaileak, "aldarrikapen gehienak lortuta".
Hitzaldiari izena ematen dion liburua idatzi du Larreak, eta orain, liburuaren aurkezpenak eta ikastaroak ari da ematen. Hilaren 19an da Oiartzungo hitzordua.
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu du saioa, eta 16:30ean izango da. 2012tik 2017ra artean jaiotako haurrak lehiatuko dira.
Laugarren Euskaraldia mamiz eta izaeraz beteko duen herri batzordeak esku artean dituenak aurkeztu ditu, lehentasun garbi batekin: hizkuntza ohituretan eragitea.
ArkaHitzak zikloaren barruan saioa egingo dute Arkaitza tabernan ostiralean.
Pasaiako Udaltzaingoak eta Irungo Suhiltzaileek simulakro bat egin dute Donibane kalean. Sute bat irudikatu, eraikin baten barruan zegoen biktima erreskatatu eta sutea itzali dute.
C02 isuri baxuko ibilgailuak dira hobaria eska dezaketenak; hilaren 28ra arte dute horretarako epea. Iaz 43 ibilgailuri aplikatu zitzaion beherapena.