Elizalde Herri Eskolak Ttirikittauki podcasta jarri du martxan
Dagoeneko bi atal egin dituzte: lehen saioan Maialen Oiartzabal eta Irati Zabala izan ziren gonbidatuak; bigarrenean Katerin Artola.
Hegoa Aginaga, Katerin Artola eta June Etxeberria.Elizalde. Duela egun batzuk jarri zuen martxan Elizalde Herri Eskolak Ttrikittauki podcasta, eta dagoeneko bi saio egin dituzte. Lehen ataleko gonbidatuak Maialen Oiartzabal eskiatzailea eta Irati Zabala eskalatzailea izan ziren; bigarren atalean, berriz, Katerin Artola euskal dantzaria izan zuten bidelagun. Alabaina, datozen asteetan “gonbidatu mordoa” izango dituztela aurreratu dute.
Atal guztiak iVoox eta Spotify plataformetan entzun daitezke, eta bestelako edukiak Instagram eta eskolako webgunean ere partekatzen dituzte egunerokoan.
