Ihoteetako egitaraua argitaratu du Ihote Taldeak
Hilaren 21etik 23ra izango dira aurtengo Ihoteak. Hamaika ekitaldi izango dira herrian hiru egunetan zehar.
Ihote Taldeak aurtengo Ihoteetako egitaraua aurkeztu du. Oraingoan, hilaren 21etik 23ra bitartean izango dira jaiak.
Ostirala, hilak 21
- 16:45. Burrunba! Ihooteei deia. Beheko plazako biribilgunetik.
- 18:00. Txokolatada Doneztebe plazan.
- 18:30. Herri dantzak.
- 19:00. Azeri dantza eta Sorgin dantza.
- 19:30. Intxixu, Basandre eta Sorginek plaza hartuko dute.
Larunbata, hilak 22
- 9:00. Auzoetan Kuestaziyua poxpolinez jantzita.
- 14:30. Inguru bazkaria. Auzo bakoitzak bere elkartean.
- 18:00. Auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira.
- 18:30. Ihote berbeneroa. Jarraian, musika eta festa giroa Kataxuloko txosna inguruan.
Igandea, hilak 23
- 9:00. Diana txistulariekin.
- 11:00. Beheko plazatik karroxa eta kalejira alaia.
- 12:00. Dantza gidatuak plazan.
- 19:00. Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra.
- Bukatzeko, suzko akerra.
