Inauterietako herri bazkarirako txartelak larunbatean jarriko dituzte salgai

Bazkarirako txartelak hilaren 22ra  arte izango dira salgai, Xenpelar Kultur dendan eta Lekuona Fabrikako kantinan.

Inauterietako herri batzordeko kideak buru belarri ari dira lanean inauterietako ekintzen prestaketarekin. antolatzen dituztenen artean, herri bazkaria dago. aurten ere antolatu dute arrakasta handia izaten duelako. martxoaren 1ean izango da bazkaria Merkatuzarren, 14:00etan hasita.

Bazkarirako txartelak hilaren 15ean, larunbata, jarriko dituzte salgai eta hilaren 22ra  arte izango da haiek eskuratzeko aukera, Xenpelar Kultur dendan eta Lekuona Fabrikako kantinan.

Helduen bazkarirako txartelak 17 euroan izango dira salgai eta haurrenak, berriz, 11 euroan. Menu beganorako aukera ere eskaini dute, kasu horretan helduen tiketa erosteaz gain, hilaren 22a baino lehen mezua bidali beharko da posta elektronikoz. Egin klik hemen.

Bazkarian parte hartzera deitu ditu herritarrak Inauterietako Jai Batzordeak, eta halaber, aurten herria mozorrotzeko aukeratutako gaia den musika taldeak oinarritzat hartuta mozorrotuta joateko.

Menuak

Helduentzako menua: 17 €

Entsalada mistoa

Txerri saiheskiak parrillan

Oilaskoa parrillan

Eceizako pasteltxoak

Kafea

Edariak

Menu beganoa: 17 €

Entsalada mistoa

Barazki menestra

Lasagna beganoa

Anana

Kafea

Edariak

Haurrentzako menua: 11 €

Iberikoak

Urdaiazpiko kroketak

Hanburgesa parrilan

Txokolatezko tarta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.