Irati Muñoz eta Luix Mitxelenak antzerki formakuntza emango dute
Ikastaroa martxotik maiatzera izango da, larunbat goizetan, eta izena emateko mezu elektroniko bat idatzi behar da.
Orgasmo Sortzaileak-en sare sozialetan jakinarazi dutenez, antzerki formakuntza saioak emango dituzte Irati Muñozek eta Luix Mitxelenak. Saioetan, besteak beste, testua, ebakera, ahotsa, gorputz espresioa eta inprobisazioa landuko dituzte.
Martxotik maiatzera izango dira saioak, larunbat goizetan, eta hilabetean 25 euroko prezioa du ikastaroak. Izena emateko helbide honetara idatzi behar da.
