Gaintxurizketa, eraldaketarako bidean
Joan den igandean hasi ziren Gaintxurizketa erdibitzen duen Gi-636 errepide gainean pasarela egiteko lanak.

Igandean abiatu ziren Gaintxurizketa auzoa erdibitzen duen Gi-636 errepidearen gainean behin-behineko zubia altxatzeko obrak, nahiz horren inguruan egin beharreko lanak. Lau hilabeteko epean eginak izango direla jakinarazi dute bai aldundiak zein Lezoko Udalak. Bertakoa da irudia, asteartekoa.
Auzoaren eraldaketa ekarriko dute obrek. Bertan bizi eta lan egiten dutenen segurtasuna indartuko da batez ere. Oraindik ere lanen eragina oso nabarmena ez bada ere, bada jada aldaketa bat: Irunerako bidean zen ibilgailu motelentzako bidea kendu, eta oinezkoen pasabide segurua eraiki ahal izateko hesitu dute.