Turismoaren gaur egungo joera eta ohiturak zein diren ikusita, udalak "aurre hartu" nahi izan dio egoerari.
Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldearen partidak inauguratuko du zelaia, Athletic taldearen aurka den norgehiagokan, 11:15ean.
Asteazkenean 48 urteko garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan kamioia kargatzen ari zela, bihotzekoak jota. LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek langile horren heriotza salatu dute gaur.
Gizonen partidekin hasiko da pala txapelketa irekiaren 41. edizioa, bihar. Emakumeen partidak apirilaren erdi aldean hasiko dira.
Gaurtik hilaren 14ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.
Irungo Mendibil Formazio Zentroko Jantzigintza eta Modako ikasleek kapsula bilduma aurkeztuko dute bertan, hilaren 20an.
Gogortza Realaren arerio izango da Europa Ligako final hamaseirenetako kanporaketan. 18 urteko gaztea Danimarkan jaio zen, baina familia Errenteria-Oreretakoa da.
Hilaren 22an, larunbatarekin, egingo dute tailerra Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 16:30etik 18:30era.
Esperientzia pilotuak abiatu dituzte Baztanen eta Oarsoaldean mugaz gaindiko moneta osagarria bertaratzeko. Udaberrirako batzordea sortuta, Oarsoaldean 2026an euskoa erabilgarri izango dela aurreikusi dute.
'Kafiak hoztu arte' egitasmoa abiatu du Oiartzungo Gazte Sortzaileak taldeak. Atal bakoitzean herriko gazte sortzaileak elkartzen dituzte, eta lehen saioa urtarrilaren 27an argitaratu zuten. Urtean lau bideo egitea da helburua.
Aurten, Pasaian gauzatu dituzte Gipuzkoako kirol teknikarien urteroko jardunaldiak. Jorratu dituzten gaiak "kirol politiketan aurrera egin eta komunitate aktiboagoa eta osasuntsuagoa eraikitzeko funtsezko elementuak" direla adierazi du Julen Rodriguez kirol zinegotziak.
Ohiko zein aparteko jardueretarako eskatu daiteke diru laguntza hori. Eskola kirolean ari diren haurren familientzat ere bada diru lerro bat zabalik.
Edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak ziren. Hondakin horiek gaikako bilketarako edo garbiguneetarako prestatutako edukiontzietan utzi beharren, errefusera bota ziren.
Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Antxoren eta Sanpedotarraren areto futboleko partidekin. Gainontzeko neurketak, bihar eta etzi.
16:30ean hasiko dira odol erauzketak. 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 zenbakietara deitu behar da. Emaile berriak behar direla jakinarazi dute.
Joan den igandean hasi ziren Gaintxurizketa erdibitzen duen Gi-636 errepide gainean pasarela egiteko lanak.