Hama tailerra, Familian Jolasean programaren barruan

Hilaren 22an, larunbatarekin, egingo dute tailerra Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 16:30etik 18:30era.

Hama tailerra egingo dute Familia Jolasean programaren barruan.

Kolore eta tamaina askotako plastikozko irudiak izango dira protagonista Familia Jolasean programaren barruan hilaren 22an antolatu duten tailerrean. Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan izango da 16:30etik 18:30era, eta izena emateko epea, hilaren 19ra arte izango da zabalik. Online egin behar da izen ematea (klik hemen).

Tailerrerako plazak mugatuak izango dira, gehienez ere 30  haurrek parte hartu ahalko dute. Hori horrela, lekua hartu eta gero joaterik ez balu bateren batek, posta elektronikora (klik hemen) mezua bidali eta jakinarazteko eskatu dute antolatzaileek, toki hori beste norbaitek aprobetxa dezan. Familian Jolasean programaren bidez familia artean euskaraz aritzea sustatzen du aisialdiko jardueren bidez udalak.

Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean ekintzak antolatzen dituzte programaren barruan. Programaren gainean informazio gehiago lortzeko posta elektronikora idatzi (klik hemen) edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.