Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zendutako garraiolariaren heriotza salatu dute

Asteazkenean 48 urteko garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan kamioia kargatzen ari zela, bihotzekoak jota. LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek langile horren heriotza salatu dute gaur.

Mikel Del Val Garcia
Lezo,Pasaia
2025/02/14

LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE sindikatuak Pasaiako portuko sarreran elkartu dira gaur goizean asteazkenean zendutako garraiolariaren heriotza salatzeko. Langilea bihotzekoak jota zendu da, 48 urterekin. Iragan astean izan zuen ezbeharra garraiolari andoaindarrak, baina asteazkenean hil zen. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte lelopean egin dute protesta. Sindikatuek salatu dute “lan baldintza kaskarrak” daudela heriotza horren atzean.

Euskal errepideetan zendutako urteko lehen garraiolaria izan da. Iaz 14 garraiolari zendu ziren, hortaz, hilero gutxienez garraiolari bat hiltzen da batez beste Euskal Herrian. Asteazkenean zendutako garraiolariak portuan kamioia kargatzen ari zela jasan zuen bihotzekoa. Langile horren lankideek salatu dute Pasaiako portuan ez dagoela anbulantziarik, eta asistentzia iritsi zenerako beranduegi zela. Garraiolaria gaizki sentitzen hasi zela esan dute sindikatuek, eta konorterik gabe lurrera erori zen. Bitan bihotza suspertzen ahalegindu arren, erietxera larri iritsi zen, eta asteazkenean zendu zen.

Sindikatuek baietsi dute garraioaren sektorean bihotzeko arazoen kopurua handia dela. Horrez gain, garraiolari horien adinean ere jarri dute arreta. Sindikatuek zehaztu dute iaz hil ziren 14 garraiolarietatik gehienak jubilatzeko adinetik oso gertu zeudela. Hori dela eta, Hiru sindikatuak bi aldarrikapen historiko ditu: alde batetik, erretiroa 60 urtera aurreratzea; eta, bestetik, garraiolarien gaitz kardiobaskularren kopuru, ondorio eta eragin handia aintzat hartu beharko litzatekeela lan osasun eta prebentzio betebeharrak eta arauak finkatzerakoan. “Azken finean lan jardunaldi luze eta estuen edota enpresek eragindako presa eta presioen ondorio dira gertaera tamalgarri hauek”, esan dute.

Erlazionatutako edukiaJoan den astean Pasaiako portuan istripua izan zuen garraiolaria hil da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.