Agorafobiaren gaineko hausnarketa Agifes elkartearen eskutik

Maider Arrutik zuzendutako 'Barrukio dardara' film laburra emango dute hilaren 24an, eta ondoren solasaldia antolatu dute.

Eskolako jazarpenaren gainean kontzientziatu nahi dute jendartea. Buru osasuna lehen leroan jarriko dute.

Agorafobia ikusaraziko du Agifes  elkarteak Errenteria-Oretetan. Zineforuma antolatu du horretarako.  Maider Arruti zuzendariaren Barruko dardara film laburra da emango dutena hilaren 24an, astelehena Xenpelar Etxean; 18:00etan izango da. Ikus entzunezko errealizazioko ikaslea da Arruti, baita Agifes elkartearen barruko Zeuk Aukeratu programako kidea ere.

Buruko osasun arazoak dituzten gazteei laguntzea du helburu jarduerak. Film laburra eman ondoren, hausnarketari bidea zabalduko diote Arrutiren eskutik. Lehen pertsonan bizi izan ditu buru osasuneko arazoak Arrutik, antsietatea eta anorexia kasu: “Agorafobiak eragiten duen sufrimenduaren eta errekuperazio prozesuaren ikuspegi errealistagoa erakusteko beharra sentitu nuen; sare sozialetan kontatzne dena baino zailagoa izna daitekeelako”.

Zeuk Aukeratu programaren helburua nerabeen eta gazteen buruko osasuna zaintzea da, prebentzioaren, sentsibilizazioaren, eta esku hartzearen bidez. Bi lan ildo ditu programak: batetik prebentzio eta sentsibilizazio saioak egiten dituzte ikastetxeetan, eta bestetik, buru osasuneko arazoak dituzten gazteei laguntza ematen diete bizi proiektu propio eta itxaropentsua garatu dezaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.