'Dragoi-jagolea', Pasaiako Zinema Txikian

Pasaiako Zinema Txikiak 'Dragoi-jagolea' filma proiektatuko du larunbat honetan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Pasaiako Zinema Txikiak hitzordua jarri du larunbat honetarako (hilak 22). Dragoi-jagolea da Donibaneko Juanba Berasategi aretoan proiektatuko duten filma, 17:30etik aurrera. Ohi bezala, motora zerbitzua eskainiko da Donibanera iristeko. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko pantalanetik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea jasotzeko. Sarrerak doakoak dira, baina aurretiko erreserba egin behar da Bibe atarian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.