Lezoko Beleak fin ibili da eskolartekoan
Pasa den larunbat zein igandean izan dituzte tiralariek hitzorduak. Hurrengo jardunaldia apirilaren 27an izango da.
Tiralari lezoarrak larunbatean, Donostian. Asteburuan hitzordu bikoitza izan dute Lezoko Beleak eskrima taldeko tiralariek, eta emaitza ederrekin amaitu zuten astea. Donostiako Pio Baroja kiroldegian izan zituzten lehen hitzorduak, bertan jokatu baitzituzten Euskal Herriko 2. Ranking txapelketako saioak. Eneko Castillok bosgarren postua lortu zuten gizonen sable mailan; emakumeen sable mailari dagokionean, aldiz, Gala Amorena bosgarren eta Julia Curto seigarren izan ziren.
Igandean taldeko txikien txanda izan zen, eta eskolarteko bigarren jardunaldia jokatu ondoren, esan dezakete liderrak direla benjamin, alebin eta kadete mailetan. “Mugarri bat da hori klubarentzat”, dio Lezoko Beleak-ek. Einar Dominguezek garaipena lortu zuen benjamin mailan, eta podiumean ere izan ziren Erik Urtxipia eta Adur Larrañaga taldekideak. Alebinen kasuan, Unax Zallak zilarra eta Nicro Dafaucek brontzea eskuratu zuten. Infantiletan, haatik, Ekhi Aiestaran zazpigarren izan zen, eta Eneko Castillo gailendu zen kadete mailan. Ondorioz, lider mantendu da lehen jardunaldiko garaipenaren ostean.
