Biyurrienearen Eskertza Eguna apirilean izango da
Apirilaren 4ean eta 5ean izango dira esker ona emateko ekitaldiak. Lehen egunean kantaldia izango da; bigarrenerako, aldiz, egun osoko egitaraua ondu dute.

Biyurrieneak jakinarazi du noiz izango duen herriak esker on mezua helarazteko aukera, aurten ere Eskertza Eguna ospatuko baitute. Bi eguneko egitaraua ondu dute 2025 honetarako, eta apirilaren 4an eta 5ean izango dira ekintzak. Hona egitarau osoa:
Apirilak 4, ostirala
- 20:00. Kantaldia Madalensoron.
Apirilak 5, larunbata
- 10:00. Ginkana Oiartzundik.
- 14:00. Bazkaria Madalensoron.
- 18:00. Elektrotxufla.
- 20:20. DJ Aiakate.
- 22:30. Skabidean Madalensoron.
- 00:30. DJ Fifi Ta Fefa.
- 02:30. DJ Fresa Morango.