Lau urtetik gorako haurrentzat, ipuin kontaketa bihar arratsaldean
Lur Kortak egingo du ipuin kontaketa Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Arratsaldeko bostetan izango da saioa.
Lur Kortak lau urtetik gorako haurrei ipuinak kontatuko dizkie bihar, 17:00etan, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Hortaz, txikiek, “istorio zoragarriak eta entretenigarriak entzuteko eta irudimena lantzeko aukera” izango dute.
Antolatzaileek ohartarazi dute behin saioa hasten denean ezingo dela gelara sartu; bibliotekan ezin dela jan eta gurasoak ezin direla bertan egon.
