Martxoaren 15ean izango da Oarsoaldeko AEKren barrikotea
Oiartzungo Girizia elkartean izango da aurtengo bazkaria. Menua zehaztu dute dagoeneko, eta tiketak ere eros daitezke.
Oarsoaldeko AEK-ko irakasleakOarsoaldeko AEK Urtero bezala, Oarsoaldeko AEKren barrikotea egingo dute martxoaren 15an (larunbata da). Aurtengoan Oiartzungo Girizia elkartean izango da, eta menua zehaztu dute dagoeneko:
- Bakailao tortilla.
- Bakailao frijitua.
- Txuleta.
- Gazta.
- Irasagarra.
Hala ere, barazkijaleentzako menua egongo dela aurreratu dute. 25 euro balio du bazkariak, eta dagoeneko eman daiteke izena euskaltegietan.
