Oiartzungo Feministen Asanbladak martxoko egitaraua argitaratu du
Martxoko zein Martxoaren 8ko egitarauak argitaratu dituzte. Martxoaren lehenean hasiko da ekitaldi sorta 'Emakumeok oinetatik ahaldunduz' saioarekin.
Heltzear da Martxoaren 8a, Emakumearen nazioarteko eguna, eta Oiartzungo Feministen Asanbladak martxoko zein martxoaren 8ko egitarauak argitaratu ditu. Martxoaren 7ko mahai ingurua Oarso Bidasoko Hitzak eta Oiartzun Irratiak antolatu dute, elkarlanean.
Bestalde, jakinarazi dute Landetxeko ekintzetarako sarrera behar dela.
Martxoko egitaraua
- Martxoak 1, 10:00-14:00
- Emakumeok* oinetatik ahaldunduz ikastaroa. Udaletxeko Pleno Aretoan.
- Martxoak 6, 19:30
- Pobres criaturas filmaren proiekzioa. Landetxe Kultur Aretoan.
- Martxoak 7, 18:00
- Paperak galdu gabe: feminismoa Oarsoaldean gaur mahai ingurua. Landetxe Kultur Aretoan.
- Martxoak 11, 19:00
- Helduentzako ipuin kontaketa maite frankoren eskutik. Udaletxeko Pleno Aretoan.
- Martxoak 13, 19:30
- Parthenope filmaren proiekzioa. Landetxe Kultur Aretoan.
- Martxoak 20, 19:30
- La sustancia filmaren proiekzioa. Landetxe Kultur Aretoan.
- Martxoak 23, 19:00
- Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlana. Landetxe Kultur Aretoan.
- Martxoak 27, 19:30
- Anatomía de una caída filmaren proiekzioa. Landetxe Kultur Aretoan.
Martxoaren 8ko egitaraua
- 16:30. Batukada entsegu irekia herriko plazan. Kafeak eta infusioak egongo dira.
- 18:00 Aitortza irakurketa herriko plazan.
- Ondoren, manifestazioa herriko plazatik hasita.
- Jarraian, karropoteo feminista herriko tabernetan.
- 21:00. Afari beganoa Girizia elkartean. Sarrerak 15 euroan salgai Kastron. Langabetuen sarrerak 12 euro balio du.
- Afalostean kantaldia Girizia elkartean.
