Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Azken fasean dira Beraun kalea berritzeko lanak

Horien xedea da espaloiak handitu, bidegorria egokitu, eta ibilgailuen abiadura moteltzea oinezkoen mugikortasuna seguruagoa izateko.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2025/02/21

Beraun kale osoa biziberritzeko lanen hirugarren eta azken faseari ekin dio Errenteriako Udalak aste honetan. Horien xedea da espaloiak handitu, bidegorria egokitu, eta ibilgailuen abiadura moteltzea oinezkoen mugikortasuna seguruago bihurtzeko. Horiek egikaritzeko epearen berri eman du udalak: aurtengo azken hiruhilekoa.

Kalearen beheko aldean hasi dira hirugarren eta azken fase honetako lanekin, eta Luis Mariano plazaren pareraino iritsiko dira. Han, igogailuekin lotuko dituzte espaloian nahiz bidegorrian. egindako hobekuntzak. Lanen ondorioz, aparkatzeko hainbat plaza ezabatuko dira, “plazen murrizte hori ahalik eta txikiena izan dadin antolatuko dira obrak”, adierazi du udalak. hango ikastetxearen eta kaleko 1. zenbakiaren arteko irisgarritasuna hobetzearekin batera bukatutzat emango dituzte lanak. 800.000 euroko aurrekontua dute azken fase honetako lanek.

Kale osoa biziberritzeko lanen barruko lehen fasean 63 ibilgailurentzako aparkaleku berri bat sortu zen, Pontikako aparkaleku berriaren osagarri, eta horrek plazak sortzea ahalbidetu zuen. Halaber, txakurrentzako parkea birkokatu zen, eta espazio berde bat libratu eta egokitu zen. “Horri esker, haurrentzako eta helduentzako jolasak jarri ahal izango dira”, zehaztu du udalak.

Bigarren fasean, berriz, oinezkoentzako bi plaza berri sortu ziren 5. eta 15. zenbakien artean, 1.500 metro koadro baino gehiagoko azalerarekin, eta horietan haurrentzako jolas berriak jarri ziren. Azaleraren herena baino gehiago landarez estalita dago. Autobidearen azpiko tunelean ere esku hartu zuten, seguruagoa eta ibilgarriagoa egiteko. Pontika ondoko aparkalekuen eraikina eraikitzearekin batera, Beraun kalearen beheko aldearen zati handi bat ere urbanizatu zen.Fase horretan, saneamendu- eta euri-uren sarean ere esku-hartze garrantzitsuak egin ziren.

“Hirugarren fasea amaitzearekin batera, proiektu anbiziotsu hau bukatutzat emango da. Proiektu honek hobekuntza handia ekarri du egoteko espazioetan, oinezkoen segurtasunean eta irisgarritasunean; azken batean, hiri-ingurune hau bizigarriagoa egin du”, esan du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.