Ihoteetako pertsonaiek hankaz gora jarri dute herria beste urte batez. Hasi da hiru eguneko akelarre handia.
Vox edo faxismoaren edozein adierazpen gutxiesteko eta "probokazioetan ez erortzeko" eskatu du Orereta/Errenteria Herri Ekimenak.
Igandean Kadete Mailako Europako Eskrima Txapelketa hasiko da Antalyan (Turkia). Bertan Fortuna taldeko Markel Amat sanpedrotarra eta June Ruiz hernaniarra izango dira.
Lezo Institutuko DBHko lehenengo Mailako ikasleek ondu dute, eta hiru hilabeteko lanaren ondotik, gaur zabaldu ditu ateak ikasleei begira. Asteartean familia eta herritarrek izango dute hura bisitatzeko aukera.
Oiartzun eta Donostia lotzen dituen Ekialdebusen linea Lurraldebus sarearen barruan erabiliena izan da 2024an, 1,6 milioi bidaiarirekin.
Udaleko pleno aretoan izango da hitzordua, 17:15ean. Aurreratu dute izena emateko prozesuan aldaketa batzuk egongo direla.
Gaurtik –hilak 21– hilaren 23ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.
Euskaraldiaren batzordeak agerraldia egin zuen atzo. Bigarren bilera egin du batzordeak, eta gogora ekarri oraindik ere izena eman dezaketela entitateek bat egiteko.
Oiartzunen zinez maiteak diren jaiak hasiko dira gaur: Ihoteak. Igandera bitarte intxixu, basandre eta sorginak herria zein herritarrak zirikatzeaz arduratuko dira.
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamaikagarren ekitaldia jasoko du herriak igandean. Berehala agortu egin ziren 350 dortsalak, eta lezoarren partaidetza oso handia izango da.
Igandeko 22:00etatik astelehen goizaldeko 06:00ak arte Iruneranzko bidea osatzen duten bi errailak itxiko dituzte. Semaforo bidez arautuko dute trafikoa.
Horien xedea da espaloiak handitu, bidegorria egokitu, eta ibilgailuen abiadura moteltzea oinezkoen mugikortasuna seguruagoa izateko.
Igandeko Lezo-Jaizkibelengatik, etxeko partida guztiak gaur eta bihar artean jokatuko dituzte taldeek.
Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan areto futboleko partidekin. Gainontzeko neurketak bihar eta etzi izango dira.
Mahaiaren araudia definitzeko hainbat gai landuko dituzte Kultur Aretoan 17:30ean hasiko den bileran.