Gaintxurizketako pasabideko lanengatik, trafiko mozketak igande gauean
Igandeko 22:00etatik astelehen goizaldeko 06:00ak arte Iruneranzko bidea osatzen duten bi errailak itxiko dituzte. Semaforo bidez arautuko dute trafikoa.
Igandeko (hilak 23) 22:00etatik, astelehen goizaldeko 06:00ak arte, Gi-636 errepidean, Gaintxurizketako igoeran (Iruneranzko bidean) trafiko etenak izango direla jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, gutxi gorabehera Errekalde hoteletik Gaintxurizketako gaineraino doazen bi errailak itxiko dituzte zortzi orduko tarte horretan, eta libre geldituko den bakarretik (Lintzirin aldera jaisteko dena) egin beharko dituzte zonalde horretan joan-etorriak ibilgailuek: semaforo bidez arautuko da errail hori erabiltzeko aukera.
Gi-636 errepidea gainetik igarotzeko behin-behineko pasabidearen lanak egiten ari dira bertan. Horren harira, Irunerako norabideko bi errailetako bat itxi behar dute oinezkoek bide segurua izan dezaten pasabidera iristeko; hormigoizko segurtasun hesiak jarriko dituzte han, eta hain zuzen ere hesi horiek izango dira jartzen beharginak igande gauetik astelehen goizalderako tarte horretan.
