Markel Amat, Europako Eskrima Txapelketarako prest
Igandean Kadete Mailako Europako Eskrima Txapelketa hasiko da Antalyan (Turkia). Bertan Fortuna taldeko Markel Amat sanpedrotarra eta June Ruiz hernaniarra izango dira.
Igandean Kadete Mailako Europako Eskrima Txapelketa hasiko da Antalyan (Turkia). Bertan Fortuna taldeko Markel Amat sanpedrotarra eta June Ruiz hernaniarra izango dira. Europako Txapelketan aritzen diren bigarren aldia izango da bi tiratzaileentzat, eta klubak adierazi du Amatek eta Ruizek lortutakoa “lorpen izugarria” dela Gipuzkoako eskrimarako.
Ruiz igandean bertan hasiko da lehiatzen, 14:00etan. Lehen fasea pasako balu, tiratzaile hernaniarrak 18:40an jokatuko luke finalerdia. Amaten lehia, aldiz, astelehenean hasiko da. Ruizen antzera, 14:00etan ekingo dio txapelketari sanpedrotarrak, eta lehen fasea igaroko balu, 18:40ean lehiatuko luke finalerdia. Astearte eta asteazkenean taldekako txapelketa jokatuko dute bi tiratzaileek.
